Datorren asteartean, urri­ak 15, ez-ohi­­­­­­­­­­­­­­­­­ko Oso­­ko Bilkura ospatuko da Lazkaoko Udalean azaroaren 10eko hautes­kun­de­eta­ra­ko ma­­­­­haie­tako partaideak aukeratzeko 11 Urria 2019

Datorren asteartean, urri­ak 15, arratsaldeko 18:00etan, Ez Ohi­­­­­­­­­­­­­­­­­ko Oso­­ko Bilkura ospatuko da Lazkaoko Udalean. Eguneko Gai Zerrenda honako hau izango da:

‘Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon’ kanpainako lehen zozketa egin da 09 Urria 2019
  • Eneko Agirre Uranga, Maria Pilar Perez Calvo eta Gregorio Aizpurua Urbiztondo izan dira zinema denboraldiko hiru bonoen irabazleak. 3 zozketa gehiago egingo dira urriaren 28a bitarte.
‘Mientras dure la guerra’ filmaren ordez ‘La directora de orquesta’ emitituko da asteburu honetan Arerian 09 Urria 2019

Azken orduko arazo bat medio, asteburu honetarako programatuta zegoen ‘Mientras dure la guerra’ filma ez da emitituko. Bere ordez, ‘La directora de orquesta’ pelikula eskainiko da ordutegi berean.

Ez-ohiko Osoko Bilkura Lazkaoko Udalean ostegun honetan, urriak 10, arratsaldeko 18:30ean 08 Urria 2019

Datorren ostegunean, urriak 10, arratsaldeko 18:30ean, Udalean ez-ohiko Osoko Bilkura egingo da. 

Lazkaoko hautesle-errolda jendaurrean 03 Urria 2019
  • Denboraldi horretan edozeinek aurkez dezake erreklamazioa udaletxe honetan erroldan bere barneratze edo kanporatze okerra dela eta.
Larunbat honetan ekingo zaio urriko zine programazioari Arerian ‘Agur Etxebeste! filmarekin 02 Urria 2019
  • Guztira 8 film eskainiko dira urrian: Agur Etxebeste, Mascotas 2, Mientras dure la guerra, Playmobil: pelikula, Downton Abbey, Toy Story 4, @Abuelos eta Manou.
Ura, hondakin bilketa eta Ekonomia Jardueren Gaineko Zergaren kobrantza epeen berri eman du Udalak 01 Urria 2019
  • Ordainketa helbideratua dutenei zuzenean kobratuko zaie tasa bakoitzean zehaztutako egunean.
San Migelak iruditan 30 Iraila 2019

San Migelak izan ditugu asteburu honetan. Iruditan duzue ikusgai:

Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon 30 Iraila 2019
  • Kanpaina honetan, herriko 38 merkatarik eta 22 ostalarik parte hartuko dute.
San Migelak direla eta, geltoki aldaketa 27 Iraila 2019

San Migel jai eguna dela eta, honen bidez, datorren igandean, irailak 28, goizeko 9h30etatik iluntzeko 21h00ak arte, LAZKAO TXIKI ZELAI-ko (POSTA BULEGOA) geltokia Aresoko 3 zenbakira (Xirimiri Taberna) mugituko da.

Urriaren 1ean ekingo dio ‘Pausoka’ ekimenak laugarren ikasturteari 27 Iraila 2019
  • Pausoka egitasmoa asteartero errepikatuko da, 10:30ean Lazkaoko plazan hasita. Taldeka banatuta ibilbide ezberdinak egiteko aukera egongo da astero.
III. Kirol Astea irailaren 28tik urriaren 9ra Lazkaon 26 Iraila 2019
  • Ekitaldi andana antolatu da kirol mota ugariren erakustaldiekin.
San Migelek hartuko dute lekukoa irailaren 28 eta 29an 25 Iraila 2019
  • Igandeko herri afarirako txartelak irailaren 26an goizeko 09:00etatik aurrera banatuko dira Udaletxean.
Datorren ostegunean, irailak 26, Ohiko Osoko Bilkura ospatuko da Lazkaoko Udalean 24 Iraila 2019
  • Arratsaldeko 18:30ean ezarri da hitzordua Udaleko Areto Nagusian.
Sagardo eta Basherri Eguna iruditan 23 Iraila 2019

Sagardo eta Basherri Egun arrakastatsuak izan ditugu asteburu honetan. Iruditan duzue ikusgai:

Lazkaotarrei Eusko Jaurlaritzarako sarrera-erregistro zerbitzua eskaintzen jarraituko du Udalak, hitzarmena berritu ez bada ere 19 Iraila 2019
  • Orain arteko eran, Lazkaokoa den orok, Eusko Jaurlaritzara zuzendutako dokumentuak Udalean erregistratzen jarrai dezake.
Basherri Egunak gorazarre egingo die baserritarrei irailaren 22an zortzigarrenez 18 Iraila 2019
  • Goizeko 9:00etatik 14:00ak bitarte, orotara, 14 postu ezberdin izango dira Herriko Plazan. Aurten, gainera, Enpaundi baserrikoek zumitza landuko dute ere.
Hitzaldia asteazkenean, irailak 18, sagardogintzari buruz Kultur Etxean 16 Iraila 2019
  • Arratsaldeko 19:00etan izango da. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatua Lazkaoko Udalaren babesarekin.

Asteazken honetan, irailak 18, sagardogintzari buruzko hitzaldia eskainiko du Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak. Kultur Etxeko erakusketa gelan izango da arratsaldeko 19:00etan.

Hitzordua:

  • Irailak 18, asteazkena.
  • 19:00etan.
  • Kultur Etxeko erakusketa gelan.

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatua Lazkaoko Udalaren babesarekin.

SAGARDOGINTZA 1 1

‘Kirolera’ egitasmoa irailaren 17an abiatuko da 13 Iraila 2019
  • Helburu du herritarrak kirolera eta korrikara gerturatu eta animatzea.
Zabalik Lazkaoko Udaleko 2019-2020 denboraldiko ikastaroetan izen emateko epea 12 Iraila 2019

Kirol alorrean bodytraining-en ordutegia zabaldu da eta ziklo indoor ikastaroa eskainiko da gaztetxoentzako udako denboraldiko arrakastari jarraiki.

Meditazioa lantzeko Mindfulness ikastaroa Lazkaon urrian eta azaroan 11 Iraila 2019

Mindfulness ikastaroa eskainiko du Lazkaoko Udalak urria eta azaroan.