Lazkaoko Udalak gune jendetsuenen eta erabilera publikoko edukiontzien garbiketa eta desinfekzioa areagotu ditu 24 Martxoa 2020
  • Kaleak ur-nahasketa batekin eta sodio hipokloritoarekin ureztatuko dira bide publikoko eremu jakin batzuetan, eta erabilera kolektiboko elementuak desinfektatuko dira COVID 19ren hedapena geldiarazteko.
Indarkeria matxistaren aurkako telefonoak 24 Martxoa 2020

Koronabirusagatik bizi dugun egoera dela-eta, emakume asko behartuta egongo dira egunotan konfinamendu egoera beren erasotzaileekin partekatzera. Gogorarazi nahi dizkizuegu baliagarriak izan daitezkeen telefonoak.

Etxeko tresna handien bilketa eten du Sasieta Mankomunitateak koronabirusagatik 23 Martxoa 2020

Koronabirusaren zabaltzea saihesteko, martxoaren 24tik aurrera, eta beste abisurik jaso bitartean, tamaina handiko etxeko tresnak biltzeko zerbitzua eten du Sasieta Mankomunitateak. Horregatik herritarrei eskatzen zaie beren etxeetan erretira ditzatela eta ez ditzatela kalean utzi.

Era berean, gogorarazi Urretxu, Beasain eta Ordiziako Garbiguneak, gremio profesionalei eta udal-zerbitzuei bakarrik erantzuteko daudela. Beraz, herritarrei dei egiten zaie Garbiguneak ez erabiltzeko, ezinbestekoa ez bada behintzat. Ordiziako eta Urretxuko Garbiguneetan etxeko animalien gorpuak (maskotak) normaltasunez biltzen jarraituko dute.

sasieta

Lazkaoko Udalak, Gizarte Zerbitzuen bidez, adineko pertsona ahulenei laguntzeko zerbitzua jarri du abian, koronabirusaren egungo pandemiaren aurrean 17 Martxoa 2020
  • Udala 70 urtetik gorako herritarrekin harremanetan jartzen ari da telefonoz, haien egoeraren eta beharren berri izateko.
Lazkaoko Udalak arreta presentziala bertan behera utziko du Koronabirusagatik eta kudeaketa telematikoa indartuko da herritarrei zerbitzua bermatzeko 16 Martxoa 2020
  • Telematikoki hartatuko dira herritarrak honako kanalen bitartez: 943 08 80 80 telefonoa edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. emaila.
Lazkaoko Udalak herritarrei arduraz jokatu eta etxean gelditzeko deia egin die, koronabirusa ekidin eta hedapena saihesteko 14 Martxoa 2020
  • Udalak gogorarazi du koronabirusa “errez transmititzen denez” dela eta borondate osoz eginak diren keinuek birusa zabaltzeko balio lezaketela.
Lazkaoko Udalak Koronabirusa kudeatzeko Prebentzio eta Jarraipen Batzordea sortu du 13 Martxoa 2020
  • Egunero goizeko 10:00etan batuko dira batzordea osatzen duten ordezkari tekniko eta politikoak Koronabirusak herri eta lurralde mailan duen eboluzioa aztertu eta neurriak kudeatzeko.
Hainbat ekitaldi atzeratuta, eta eraikin eta zerbitzu publikoak itxita Koronabirusagatik Lazkaon 12 Martxoa 2020
  • Oin Arin Dantza Taldearen emanaldia, Gerriko Ikerlan Bekaren ebazpena, VII. Goierri Rallysprinta eta zinea, atzeratuta.
Oin Arin Dantza Taldearen emanaldia eta VII. Goierri Rallysprinta, atzeratuta Koronabirusagatik 12 Martxoa 2020
  • Areria Aretoan zine emanaldietan edukieraren herena bete ahalko da gehienez, pertsonen arteko metro bateko segurtasun eremua bermatuz, eta kiroldegian zein eraikin publiko orotan garbiketa zerbitzua indartuko da.
Koronabirusa ekiditeko gomendioak 11 Martxoa 2020

Lazkaoko Udalak, Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak koronabirusa (COVID-19) ekidin eta bere hedapena prebenitzeko gomendioak aplikatzeko eskaera luzatzen die herritarrei. Honakoak dira gomendioak:

Oin Arin Dantza Taldearen emanaldia, Gerriko Ikerlan Bekaren ebazpena, VII. Rallysprinta eta zinema asteburuan Lazkaon 11 Martxoa 2020
  • Larunbatean, martxoak 14, autoen motor hotsa gailenduko da. Goierri Rallysprint Aspanogi zazpigarren edizioa jokatuko. Goizean zehar auto klasikoen erakustaldia izango da erdigunean, eta egun bat lehenago plazan festa antolatu dute motorrak berotzeko: puzgarriak, taloak, txaranga…
XIX. Gerriko Ikerlan bekaren epaia ematea eta sari-banaketa ekitaldia, ostiral honetan, martxoak 13 11 Martxoa 2020
  • Arratsaldeko 20:00etan izango da ekitaldia Lazkaoko Udaleko Areto Nagusian.
Gurutze kalean eraiki nahi diren 38 garaje berrirentzako interesdunen zerrenda osatzen dabil Lazkaoko Udala 10 Martxoa 2020
  • Lur-azpiko 38 garaje itxiak izango lirateke, 5.6 metro luzerakoak eta 3 zabalerakoak. Aurreikusitako salmenta prezioa 21.500 euro + BEZa da.
Ez-ohiko Osoko Bilkura astelehenean, martxoak 9, apirilaren 5eko hauteskundeetarako mahaietako partaideen aukeraketa egiteko 06 Martxoa 2020

Datorren astelehenean, martxoak 9, arratsaldeko 18:00etan, Udaletxean Ez Ohiko Osoko Bilkura egingo da.

Lazkao Txiki Musika Eskolaren VI. Kultur Astea martxoaren 23tik 29ra ospatuko da 05 Martxoa 2020
  • Tailerrak, ponentziak, ikus-entzunezkoak, dantza, kontzertuak… 7 eguneko egitaraua atxikita.
Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltako ekimenek hartuko dute asteburua Lazkaon 04 Martxoa 2020
  • Autodefentsa Feminista ikastaroa antolatu da ostiral eta larunbaterako, martxoak 6 eta 7. Plaza guztiak beteta daude.
Lazkaoko Udalak aisialdi zerbitzua eskainiko du Aste Santuko oporraldian 03 Martxoa 2020
  • Guztira 4 egunetan eskainiko du zerbitzua: apirilaren 14tik 17ra. Arerian elkartuko dira egunero, 10:00etatik 13:00etara.
Ezagutu Kirolera ekimena barrutik 03 Martxoa 2020

Lilatoia prestatzeko jaio zen iaz Kirolera ekimena. Aurten kirola egiteko lazkaotar orori zuzendutako hitzordu bilakatu da. Ezagutu ezazu barrutik 🏃‍♀️🏃‍♂️. Ikusi bideoa