CASTELLANO

                                                     
                                                     
  Udala   Herria   Turismoa   Agenda   On-Line

       
BENEDIKTARREN ARTXIBOA

Benediktarren artxibategia, altxor historikoa
Artxibategi hau ikertzaile askoren erreferentzia bilakatu da, baina nornahik ditu liburutegiko ateak zabalik.

Euskadiko liburutegi garrantzitsuenetariko honek 40.000 ale baino gehiago biltzen ditu. Bertan, XV. mendeko inkunableak eta XVI., XVII. eta XVIII. mendeko liburuak ere aurki ditzakegu. Aipagarri dira hemeroteka eta gaur egungo historiako artxibategia; bertan, dokumentu eta ale bakarrak aurki daitezke.


Guztiontzako liburutegia
Liburutegi pribatua izan arren, jendearentzat ere irekitzen da, horretarako aurrez ordua eskatu behar da. Ez da liburutegi
arrunt bat, ikerketa eta sakontzea du helburutzat eta, zenbait euskal gairi buruz hitz egiterakoan, mundu mailan
erreferentzia bihurtzen da. Mundu osoko ikertzaileak erabili dute Benediktarren artxibategia; Suitzarrek, Austriarrek,
Estatu Batuarrek... Jon Bilbaok, Renoko Unibertsitateko sortzaileak, mundu osoan euskal gaiei buruzko materiala biltzen aritu ondoren, zera esan zuen: “Ez dut bilduma hain osorik inon ikusi…”.

 RSS Zerbitzua   Telefonoa: 943 08 80 80   Faxa: 943 08 51 94   E-maila: udala@lazkao.net
Elebi Taldea eta BIT&MINA-k egina