Lazkao plater artean
Euskal Herrian ongi jaten denaren izen ona mundu guztian zabaldu da. Lazkaon ere izen on hori justifikatzen duten txokoak aurkituko dituzu. Lazkaotar Izagirrerekin batera Goierriko sukaldaritzak izen on ugari eman ditu: Castillo, Argiñano...
Jatea gustuko baduzu Lazkaon ederki prestatutako jaki ugari dastatzeko edo eta herriko edozein tabernetan pintxo goxoren bat probatzeko aukera izango duzu.