Lazkaomendi, Lazkaoko altxor ezkutua
Lazkaomendi inolako zalantzarik gabe Lazkaoko lekurik ederrenetako bat da. Ibiltarien topaleku da eta birikak garbitzeko toki aproposa izateaz gain, inguruan dauzkagun Aralar, Aizkorri eta Goierriko herriak ikusteko toki paregabea da.
Lazkaoko erdigunetik kilometro pare batera dagoen tontor batean San Juan Ante Portam Latinam ermita eta garai batean eskola izandako eraikina daude. Gaur egun eskola hau Lazkaoko baserritarren elkarte bihurtu dute.