LAZKAO TXIKI1926ko irailaren 15ean jaio zen Lazkaomendi auzoan dagoen Abalin baserrian; hain zuzen ere, Lazkaon altuen dagoen etxea da. Berak behingo batez era honetan hitz egiten zuen Abalin baserriari buruz.
|
|
Lazkaomendi auzoa da au eta lazkao erria. eta kantari asi naizena Abaliñe baserria. Zu izan ziñan nere sortetxe babesa eta tokia, palazio bat etzera baiña neretzat berdingabia.
|
|
Felipe eta Maria Inaziaren semea, Joxe Migel zazpi senideetan azken aurrekoa zen.
Bederatzi urterekin, 1936.urteko maiatzean, entzun omen zituen lehendabiziko aldiz bertsolariak. Lazkaomendira bertsotara etorriak ziren Uztapide eta Zepai, hain zuzen ere.
Bere jendeaurreko lehen saioa, berriz, Korpus egunez egin omen zuen Legorretan. Hamazazpi urterekin, berriz, Saiburu eta Basarri kantu lagun zituelarik, Lazkaoko jaietan San
Prudentzio ermita ondoan jardun zuen bertsotan.
1950. urtean. Tolosan bertsolari gazteentzat antolatutako txapelketa betean, lehenego saria irabazi zuen. 1962. urtean. Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusian parte hartu zuen. Beasaingo saioan, irailaren 30ean txapela lortu zuen, baita Eibarko azken aurrekoan ere, San Martin egunez. Gipuzkoako azken saioan, Hernanin, abenduaren 9an bigarren gelditu zen Mitxelenaren ondoren. Abenduaren 30ean berriz, Euskal Herri osoko finalean, Uztapide, Basarri eta Xalbadorren ondoren sailkatu zen.
1964. urtean ere, Tolosan berak irabazi zuen hurrengo Gipuzkoako bertsolari txapelketa. Donostian 1965. Urte Berri egunez jokatutako Euskal Herriko txapelketan bigarren postua lortu zuen.
1967. urtean jokatutako Euskal Herriko txapelketan, berriz ere laugarren postuan geratu zen Uztapide, Xalbador eta Lopategiren jarraian. Bere jende aurreko bere azken bertsoa, 1993ko urtarrilaren 24an Aita Santiago Onaindia eta Alfonso Irigoienen omenaldian kantatu zuen.
Hurrengo egunean, berriz, urtarrilaren 25ean bihotzeko operazio bat egitera joan, eta koma egoeran geratu zen. 1993ko apirilaren 3an hil zen. Bere hileta elizkizunean ere izan zen bertsorik, horien artean Peñagarikanok honako hau katatu zion.
|
Lazkaomendiko seme argia, bertsolari txiolaria, maitagarritan maitagarria umorearen iduri Zeinen xamurki kanta zenion zuk behin egunsentiari! Goizean goizik alaitasuna baldin badegu nabari, pentsatuko det Lazkao Txiki ari zaigula kantari.
|