|
Lazkao herria Aralar mendiaren magalean dago, Agauntza ibaiak urratu duen haranaren bi aldeetara, eta Sustraitz, Basakaitz, Begiristain, Iturgaitzaga eta Senpereberri errekastoen altzoetan. Inguruko gain ederrek, -Iramendi, Esparru eta Mugaeta, adibidez oierrin, Euskal Herriaren bihotzaren barruan kokaturik, Donostiatik ordu erdi eskasera, aniztasunez betetako paraje zoragarria da Lazkao.
Nortasun ezaugarria historiaz eta kulturaz jori duen hirigunean ezarrita, iragan interesgarri baten lekukoa dugu Lazkao, eta, horretaz gain, natur baliabide handiak babesteko eta mantentzeko gai izan den herria da. Inondik ere, Aralarko Parke naturalerako sarbide bat dela gogoan, aitor dezagun, natur eta kultur baliabide askoren altzoa da Lazkao.
|