CASTELLANO

                                                     
                                                     
  Udala   Herria   Turismoa   Agenda   On-Line

Biztanleria        
BIZTANLE KOPURUA || JAIOTZA URTEA || HERIOTZA URTEA

Dokumentuetan aurkitu eta guregana iritsi den Lazkao izenari erreferentzia egiten dion aipu zaharrena 1053. urteko idatzi bat da. Dokumentazioak jakinarazi digu XI. menderako Lazkao populazioz betetako esparrua zela, eta,
mende horren bigarren erdian, Diego Gonzalbez de Lazcano edo de Arramendi bezalako familiak bizi zirela.

XII. mendeko ibarren gizarte maparen barruan, Lazkao Areriako eta Ozkueko ibarrek banatzen zuten. Egoera horrek
herrixka sortzera, menditik jaistera, habitat berri bat ezartzera eta lurrak luberritzera garamatza. Maila honetan
aipagarria da hazkunde demografikoa, esparru tradizionala ere gainditzen duena, eta gune egonkorren sorreran gertatzen dena. Urruneko garai haietatik mendez mede emandako garapenaren ondoren, 1900. urtean 947 biztanleko herriarekin aurkitzen gara. Ordutik hona, abiadura ezberdinean izan bada ere, biztanleria nabarmen hazi da. Hala,
lehen hamarkadetan 1900-1930 (biztanleria 947tik 1588ra pasatuko da) hazkuntza nahiko moderatua gertatu zen; batez
ere, inguruko beste herrietakoekin konpartuaz gero.

Aurrerago, 1930-1950 (1588tik 1817ra) artean, hazkuntza erritmo hori oraindik pittin bat moteldu egingo da. Hala, XX. mendearen lehen zatian biztanleria mende hasierakoaren bikoitza izatera apenas iritsiko da.

Aldaketa nagusiena 1950. urtetik aurrera gertatuko da, eta batez ere 1975. urtera arte iraungo du. Ordurarte migrazio oso txikia izan bazen, inoiz negatiboa izatera ere iritsi zen, 1950 eta 1970 tartean izandako boom
idustrialarekin batera migrazio tasa oso handiak gertatuko dira. Urte horietan hazkuntza oso azeleratua izango da, eta populazioa ia hirukoiztu egingo da. 1980. urtetik aurrera, migrazioa dexente gutxituko da eta hazkuntza erritmoa berriro ere makaldu egingo da.

Hala eta guztiz ere, 80ko hamarkadan, 1983. urtean, izango da erroldaturekin biztanle kopururik handiena (5309) izango den garaia. Harrezkero, biztanleak pixkanaka gutxitzen joan ondoren, azkeen urte hauetan Lazkao herria dituen biztanle
kopurua mantentzen ari da. Gaur egun, mantentze hori goruntz begira badago ere, igoera hori oso geldoa edota usatua da.

Beste herri askok izan duen antzeko bilakaera iragan ondoren, eta noski, kasu ororen modura, norbere berezitasunek
sortzen dituen berezitasunen eraginak izaniko zerikusia albo batetara utzi gabe, egun Lazkao biztanlego kopururik nagusiena biltzen duen herriguneak eta bertako lurzoruetan barreiatutako baserri inguru edo auzo txikiek osatzen duten 5000 biztanle inguruko herria dugu.

 RSS Zerbitzua   Telefonoa: 943 08 80 80   Faxa: 943 08 51 94   E-maila: udala@lazkao.net
Elebi Taldea eta BIT&MINA-k egina