Asteburu honetan emango zaie hasiera San Prudentzio eta Lazkaomendiko jaiei
2024-04-17 / ALBISTEAK
Asteburu honetan emango zaie hasiera San Prudentzio eta Lazkaomendiko jaiei

San Prudentzio jaiak apirilaren 19tik 21era eta apirilaren 26tik maiatzaren 1era ospatuko dira eta Lazkaomendiko jaiak maiatzaren 3tik 5era eta 11n. Aurten Bakuntza elkarteak botako du jaiei hasiera emango dien suziria. Musikaren arloan, Gatibu, Vulkano, Gozategi, Trikidantz eta Ohian Vegaren kontzertuak nabarmentzen dira. “Lazkaotar eta bisitari guztiak kalera irtetera eta jaiez gozatzera gonbidatzen ditugu, ilusioari eta jai-giroari lehentasuna emanez, errespetuz betiere”, alkateak animatzen duenez.

Gehiago irakurri...

Afizionatu mailako esku pilota partidak Lazkaon
2024-04-17 / ALBISTEAK
Afizionatu mailako esku pilota partidak Lazkaon

Partidak apirilaren 19an, ostiralean, izango dira, arratsaldeko 17:00etan, Lazkaoko Plazako frontoian.

Gehiago irakurri...

gehiago