Etxeko Laguntza Programaren zeharkako kudeaketa (2017/04/07an PLEGUA ZUZENDU DA) 2017-04-12an ESKEINTZAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA zuzendu da

Mota: Zerbitzuak

Argitalpen data: 2017-04-06

Epe amaiera: 2017-04-21

Egoera: Esleitu gabea

LAZKAOKO UDALAREN ETXEKO LAGUNTZA PROGRAMAREN ZEHARKAKO KUDEAKETA ESLEITZEKO LIZITAZIO DEIALDIA


2017ko otsailaren 28ko osoko bilkuraren akordioaren bidez Lazkaoko Udalak Etxeko Laguntza Programaren zeharkako kudeaketaren esleipena egiteko kontratazio espedientea, hala nola prozedura ireki bidezko lehiaketaren deialdia onartu zuen.

1.- Kontratuaren xedea.-
Kontratuaren xedea Lazkaoko Udalaren Etxeko Laguntza Programaren zeharkako kudeaketa da.

2.- Izapidaketa, prozedura.-
a) Izapidaketa: ohikoa
b) Prozedura: irekia

3.- Kontratuaren iraupena.-
Bi urte, gehienez ere beste bi urterako luzapenerako aukerarekin.

4.- Lizitaziorako oinarri aurrekontua.-
Lizitazioa ondorengo prezio/orduko oinarri duen gainean egingo da:

- Arreta ordua: 18,14 € gehi BEZ.
- Jaiegunetako arreta ordua: 21,79 € gehi BEZ.

Urteko zenbatetsitako orduak: 8.200

5.- Esleipenerako oinarri izango diren erizpideak.-
Proposamenen baloraketarako eta ekonomikoki eskeintza abantailatsuena zein den zehazterakoan, puntuaketa izango duten esleipeneko hainbat erizpide hartuko dira kontutan:

- Eskaintza ekonomikoa, 51 punturaino.
- Etxez etxeko laguntzako prestazio proiektua, 20 punturaino.
- Langileak kudeatzeko proiektua, 19 punturaino.
- Hobetzeko proposamenak, 10 punturaino.

Puntuaketa maximoa 100 puntu izango da

6.- Dokumentazio eta informazioa lortzea.-
Proiektu eta pleguen kopiak nahi izanez gero, kontratatzailearen profilean ondorengo helbidean atera daitezke:

www.lazkao.eus

7.- Kontratistaren berariazko betekizunak.-
Enpresariek kontratu hau burutzeko eska daitekeen gaitasun enpresarial edo profesionala izan beharko dute.

8.- Eskeintzak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: lizitazio honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egutegiko 15 eguneko epean.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren 20.ean adierazitakoa.
c) Aurkezte tokia:

- Entitatea: Lazkaoko Udala
- Helbidea: Euskadi Enparantza 1
- Udalerria: 20210 LAZKAO

9.- Eskeintzak irekitzea:

9.1. B kartazalak irekitzea, Diskrezionalki balioztatzeko erizpideeak ebaluatzeko dokumentazioa

a) Entitatea: Lazkaoko Udala
b) Helbidea: Euskadi Enparantza 1
c) Udalerria eta posta kod.: 20210 LAZKAO
d) Eguna eta ordua: B gutun-azaleko dokumentazio teknikoak, proposamenak ageriko egintzan irekiko dira, kontratatzailearen profilean eta onartutako lizitatzaileei bidaliko komunikazioan adierazitako egun eta orduan.

9.2. C kartazalak irekitzea: ekonomi proposamenak

a) Entitatea: Lazkaoko Udala
b) Helbidea: Euskadi Enparantza 1
c) Udalerria: LAZKAO
d) Eguna eta ordua: proposamen ekonomikoak jasotzen dituzten C gutun-azalak, ageriko egintzan irekiko dira, kontratatzailearen profilean eta onartutako lizitatzaileei bidaliko komunikazioan adierazitako egun eta orduan.

10.- Pleguak eskuratu daitezken informatika ataria edo web orria:

http://www.lazkao.eus/

11.- Kontratatzailearen perfila:

http://www.lazkao.eus/

Baldintza Administratiboen Plegua (zuzendua)

Baldintza Teknikoen Plegua

SARREREN BOTOIA 02zahar

Agenda

16 Ira 2019 17:00 – 22 Ira 2019 23:00

21 Ira 2019 17:00 – 22 Ira 2019 17:00

21 Ira 2019 19:00 – 21:00

21 Ira 2019 19:30 – 23 Ira 2019 21:30

22 Ira 2019 09:00 – 14:00