Gurutze 1-6ko birrurbanizazio lanak, 4. fasea

Mota: Obrak

Argitalpen data: 2017-03-21

Epe amaiera: 2017-04-18

Egoera: Esleitu gabea

GURUTZE 1-6 GUNEKO BIRRURBANIZAZIO PROIEKTUKO LANEN LAUGARREN FASEA LEHIAKETA BIDEZ ESLEITZEKO LIZITAZIO DEIALDIA


Udal Osoko Bilkurak, 2017ko otsailaren 28ko ohiko batzarraldian, “Gurutze 1-6ko Birrurbanizazio lanak, 4. Fasea” proiektuko lanen kontratazio espedientea onartu eta lehiaketa irekirako deialdia egitea erabaki du.

1.- Lizitazioaren xedea.-
Lizitazioaren xedea “Gurutze 1-6ko Birrurbanizazio lanak, 4. Fasea” obren esleipena da.

2.- Burutze epea.-
Burutze epea 6 hilabetekoa izango da.

3.- Esleitzeko modua.-
Kontratuaren xedea duten lanak lehiaketa ireki bidez esleituko dira.

4.- Lizitazio oinarria.-
Lizitazio oinarria ZAZPIEHUN ETA HIRUROGEITA HIRU MILA EHUN ETA HIRU euro eta LAUROGEI zentimo (763.103,80 €) gehi %21eko B.E.Z.ri dagokion EHUN ETA HIRUROGEITA MILA BERREHUN ETA BERROGEITA HAMAIKA euro eta LAUROGEI zentimo (160.251,80 €)tan finkatzen da, beheruntz hobetu daitekelarik.

5.- Eskaintzak baloratzeko erizpideak.-
Pleguan ezarritako balorazio erizpideak eta puntuak ondorengoak dira eta bertan adierazitako arauak erabiliko dira puntu hauek banatzerakoan:

1.- Prezioa: 56 punturaino.
2.- Bermearen epea: 12 punturaino.
3.- Proiektuaren, azpiegituren eta gaur egungo sareekin loturen azterketa. Aurkitutako interferentziak: 7 punturaino.
4.- Lanak dirauen bitartean trafikoan aurreikusten diren intzidentzien azterketa eta hauen irtenbidea: 10 punturaino.
5.- Obra plana eta lanen antolaketa: 15 punturaino.

6.- Behin behineko bermea.-
Ez da eskatzen

7.- Dokumentazioa eskuratzea.-

Proiektu eta pleguen kopiak nahi izanez gero, kontratatzailearen profilean ondorengo helbidean atera daitezke:

www.lazkao.eus

8.- Enpresa klasifikapena.-
Lizitazioan parte hartzeko enpresa klasifikapena ondorengo hau izango da:

• C Taldea, 6 Azpitaldea, e Kategoria

9.- Eskaintzak aurkezteko epea.-
Eskaintzak aurkezteko epea iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta handik hogeita sei egun naturaletara bukatuko da, eguerdiko ordu bietan, eguerdiko 12etan egun hau larunbata baldin bada. Eskaintzak goizeko 8etatik eguerdiko ordu 2etara bitartean jasoko dira Udaletxeko Sarrera Erregistroan astelehenetik ostiralera eta goizeko 9etatik eguerdiko 12etara larunbatetan.

10.- Lizitazioan parte hartu ahal izateko agiriak.-
Lizitazioan parte hartu nahi dutenek honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte hiru gutun-azaletan sartuta:

- “KONTRATATZEKO GAITASUNA ETA KAUDIMENA” azpititulua duen A gutun-azala. Bertan administrazio klausula partikularren pleguan adierazten diren dokumentuak jaso beharko dira.

- “BALIO JUDIZIO BATEN MENPE DAUDEN BALIOESPEN IRIZPIDEAK” azpititulua duen B gutun-azala. Bertan administrazio klausula partikularren pleguan adierazten diren dokumentuak jaso beharko dira.

- “DIRU-PROPOSAMENA ETA AUTOMATIKOKI BALIOESTEKO IRIZPIDEAK” azpititulua duen C gutun-azala. Bertan administrazio klausula partikularren pleguan adierazten diren dokumentuak jaso beharko dira.

11.- Proposamenak irekitzea.-
Proposamenak aurkezteko epea amaitutakoan Mahaiak jasotako A gutun-azalen irekitzea egingo du eta hala balegokio 3 egunetako epea emango du ikusitako akatsak lizitatzaileek konpon ditzaten.

B gutun-azaleko dokumentazio teknikoak, proposamenak ageriko egintzan irekiko dira, kontratatzailearen profilean eta onartutako lizitatzaileei bidaliko komunikazioan adierazitako leku, egun eta orduan.

C gutun-azaleko eskaintza ekonomikoen irekitzea, B kartazalak irekitzeko adierazi den modu berean egingo da.

12.- Kontratatzailearen profila.-
Kontratatzailearen profila, non deialdiaren inguruko informazioa azaltzen den eta pleguak eskuratu daitezkeen:

www.lazkao.eus

Baldintza Administratiboen Plegua

Proiektua

SARREREN BOTOIA 02zahar

Agenda

15 Aza 2019 19:00 – 21:00

16 Aza 2019 17:00 – 17 Aza 2019 18:30

16 Aza 2019 19:30 – 18 Aza 2019 22:00