• ‘Los asesionos de la luna’, `Madame Butterfly` eta ‘Trolls 3: Todos juntos’ eskainiko dira Areria Aretoan eta sarrerak salgai dira nahi dun ororentzat.

Lazkaotarrek datorren asteburuan hainbat zine emanaldirekin gozatzeko aukera aparta izango dute. Haur eta helduei eskainitako pelikulak eskainiko dira Areria Aretoan. Hemen aurkezten dizuegu zerrenda: 

  • Los asesinos de la luna, zinea: larunbatean (azaroak 11), 19:30ean eta igandean (azaroak 12), 19:30ean eta astelehena (azaroak 13), ikuslegoaren egunean, 19:30ean, Areria Aretoan. Martin Scorsesek zuzendutako eta Leondardo Dicaprio, Lily Gladstone eta Robert De Niro aktore lanetan dituen benetako historia jasotzen duen pelikulak Oklahoman petrolioa aurkitu zuen osageen herria zuriek nola sarraskitu zuten erakusten du. 
  • Madame Butterfly opera-balleta pantailan ekimenaren baitan: ostirala, azaroaren 10ean, 20:15ean, Areria Aretoan. Italieraz eta gaztelaniazko azpitituluekin eskainiko da. Nicola Luisottiren zuzendaritzapean, nazioarteko talde bat da protagonista, Maria Agresta soprano italiar ospetsua buru duela. Giacomo Pucciniren opera liluragarria eta lazgarria da, Butterflyren aria famatua den Un bel d, vedremo lanarekin. Moshe Leiser eta Patrice Caurierren ekoizpen bikaina Japoniako XIX. mendeko irudi europarretan inspiratuta dago.
  • Trolls 3: Todos juntos, zinea: larunbatean eta igandean azaroaren 11n eta 12an, 17:00etan, Areria Aretoan. DreamWorksen saga animatu arrakastatsua musikaz eta kolorez beteriko hirugarren abentura animatu batekin itzuli da. Oraingoan, bere istorioa familian zentratzen da eta boy bandei omenaldi dibertigarria egiten die.

Sarrerak

Azaroan zehar ere Areriako filmak 2 eurotan soilik eskainiko ditu 65 urte edo gehiagoko pertsonentzat, larunbatetako saioetan, 19:30ean edo 22:00etan eta sarrera hauek bakarrik leihatilan erosi ahal izango dira. Sarrerak online erostea gomendatzen du Lazkaoko Udalak. Nahi duen orok www.lazkao.eus webgunean ditu eskuragarri eta baita Arerian bertan ere ohiko prezioan (txartelarekin erostea gomendatzen da): haurrentzako filma 3,30 eurotan, haurrak 3D 5,50 eurotan, helduak 5,50 eurotan, jubilatuak eta gazteak 4,00 eurotan larunbatetan, Ikuslearen Eguna (astelehenak) 4 eurotan eta helduak 3D 6,50 eurotan. Erabiltzaile helduek 40 euroko bonua ere izango dute eskuragarri 10 pelikula ikusteko eta haurrek 30 euroko bonua 10 filmekin gozatzeko.