- Arratsaldeko 18:30etan izango da Udaletxeko Areto Nagusian.
Ostegun honetan, irailaren 28an, 18:30ean, Ohiko Osoko Bilkura egingo da Lazkaoko Udalean. Gai-zerrenda honako hau izango da:
- Aurreko akta (2023ko uztailaren 20koa).
- Alkatetzaren Ebazpenen berri ematea.
- Kreditu gehigarri bidezko 5 zenbakidun kreditu aldaketaren espedientea.
- Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapena idazteko zerbitzuaren kontratazio espedientea eta lizitazio deialdia.
- Kiroldegia handitzeko 5-1 faseko obraren 13 obra egiaztagiria.
Galdera eta erreguak.