• Bigarren pasea martxoaren 17an izango da. 
  • Asteburuan, aste kulturala ospatuko da ere eta datorren asteazkenean, martxoak 15, kosmetika tailerra. 
  • Zineak ere ez du hutsik egingo: ‘Los Fabelman’ eta ‘King, mi pequeño rey’ filmak eskainiko dira. Sarrerak lazkao.eus-en eta Arerian eskuratu daitezke. 

Oin Arin Dantza Taldeak ‘Baserria’ urteko emanaldia estreinatuko du ostiral honetan, martxoak 10, Arerian. Paseetan lehena izango da, beste bat eskainiko baitute datorren ostiralean ere, martxoak 17. Ostiral honetakoa arratsaldeko 18:00etan izango da. Sarrerak ordu lauden lehenago egongo dira eskuragarri Areriako leihatilan.

Larunbatean zein igandean, 2023ko Aste Kulturala izango da, bi ekitaldirekin:

  • Martxoak 11 arratsaldeko 17:00etan Lazkaoko V. Trikiti Txapelketa
  • Martxoak 12 eguerdiko 13:00etan Lazkaoko Musika Banda eta Lazkao Txiki Musika Eskolako ikasleak

Bi ekitaldiak frontoian izango dira eta ez da sarrerarik lortu behar izango.  

Martxoak 15ean, asteazkena, kosmetika naturaleko tailerra Ainitze Salarekin, 17.00etatik 20.00etara, Udalean. 

Zinema eskaintza: 

LOS FABELMAN (OSCAR 7 IZENDAPEN) 

  • LARUNBATA 11: 19:30 / 22:00
  • IGANDEA 12: 19:30
  • ASTELEHENA 13: ikuslearen eguna) 

KING, MI PEQUEÑO REY 

  • LARUNBATA 11: 17:00
  • IGANDEA 12: 17:00

Sarrerak www.lazkao.eus -en eta Arerian eskura daitezke.