Datorren ostegunean, ekainak 30, arratsaldeko 18:30etan, Lazkaoko Udaletxean Ohiko Osoko Bilkura egingo da.
Eguneko Gai Zerrenda honako hau izango da:
- Aurreko akta (2022ko maiatzaren 26koa).
- Alkatetzaren Ebazpenen berri ematea.
- J.A.6ko “Iturgaitzaga” 12.E.L.ren Xehetasun Azterketaren behin betiko onarpena.
- Goierri Eskolako bidearen obra zergaren %95eko hobari eskaera (Goierri Fundazioa).
- Kale garbiketa zerbitzuaren kontratu berria esleitu bitarteko egoera.
- Kreditu gehigarri bidezko 3 zk.dun kreditu aldaketa.
- 2021eko Kontu Orokorra.
- 2022ko ekainaren 28rako Berdindu! zerbitzuaren adierazpena, sexu-askapenaren nazioarteko eguna dela eta, EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa.
- “LGTB+ bizitzek balio dute”, EH Bilduren mozioa.
- Herrietan Osakidetzaren anbulatorioak ixtearen aurkako eta osasun sistema publikoa indartzearen aldeko EH Bilduren mozioa.
- “Osasun sistema publikoa indartzeko” EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa.
- Galdera eta erreguak.