Datorren ostegunean, urtarrilak 27, arratsaldeko 18:30etan, Lazkaoko Udaletxean Ohiko Osoko Bilkura egingo da.
Eguneko Gai Zerrenda honako hau izango da:
- Aurreko aktak (2021eko azaroaren 25ekoa eta abenduaren 16koa).
- Alkatetzaren Ebazpenen berri ematea.
- Etxeko Laguntza zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza hitzarmena.
- Udal langileen 2022rako ordainsariak.
Galdera eta erreguak.