• Bi ikuskizunak Skate Parken izango dira, doan, eta Unidad Alavesa ikusteko gonbidapenak agortuta daude.

Aste honetan Unidad Alavesa taldearen txanda da Lazkaoko Skate Parkeko kontzertuetan. Uztailaren 17an, larunbata, 18:30etan arituko da taldea bere azken diskoa aurkezten, eta sarrerak dagoeneko agortuta daude.

Uztailaren 20an, berriz, haurrentzako ikuskizuna eskainiko du Skate Parkean Tor Magoak, 19:00etan. Sarrerak doakoak dira eta lazkao.eus-en eskuratu daitezke.

 

Agenda14