Donostiako Orfeoiak emanaldia egingo du Lazkaon urtarrilaren 27an, larunbata. Areria aretoan izango da, 20:00etan hasita. Sarrerak Lazkaoko udaletxean egongo dira salgai asteartetik aurrera, 20 euroan. Egunean bertan 25 euroko balioa izango dute. Sarrera guztiak zenbakituak izango dira.

Donostia Orfeoia sortu zela 120 urte bete dira 2017an, eta urte hauetan guztietan ehun obra sinfoniko-koral baino gehiagoko errepertorioa sortu dute. Nazioartean prestigio handiko taldea da Donostia Orfeoia, eta horren adibide da Salzburgon, Rhinen, Ruhrtriennalen, Luzernan, Parisko Saint Denisen, Frantziako Orangeko ChoreĢgiesen edota Radio France et Montpellier egin diren jaialdietan izan duen parte hartzea. Londresko Proms kontzertuetan ere parte hartu du 2017an.

Madrilen egingo dituen kontzertuekin hasiko du urtea taldeak, eta handik bueltan iritsiko da Lazkaora. 2018ko hirugarren kontzertua izango da Arerian egingo duena.

Honako egitarua aurkeztuko dute: