Iturgaitzaga eremuko lanek aurrera jarraitzen dute, eta dagoeneko errepide berriaren zati bat ere asfaltatzen ari dira. Hala, astelehenetik aurrera, Iturgaitzaga 5 eta 6 zenbakien atzealdeko errepidea itxita egongo da, eremu horretan egin behar diren lanak egiteko.

Lan horiek direla eta, Iturgaitzagako dorrera eta ondoko aparkalekura joateko (Iturgaitzaga 5, 6, 7 eta 11 atarietarako sarrera eta irteera) Lazkaomendiko biribilgunetik egin den errepide berria erabiliz egin beharko da astelehenetik aurrera.