Lazkaoko Udalak elkartasuna adierazi dio Catalunya-ko herriari adierazpen instituzional baten bidez. Adierazpenean honako lau puntuak jasotzen dira:

  1. Lazkaoko Udalak kezka adierazi eta baztertu egiten du egitateen bidez Kataluniako autonomian esku hartzeagatik, eta Estatuko segurtasun indar eta kidegoek egindako operazio polizialagatik, zeinaren bidez erregistroak eta atxiloketak egin baitziren Generalitateko instalazioetan bere arduradun legitimoei.
  2. Lazkaoko Udalak Espainiako Gobernuari eskatzen dio bertan behera utz dezala oinarrizko eta funtsezko askatasunaren errepresio-estrategia, demokraziaren oinarrizko printzipioen aurkakoa.
  3. Lazkaoko Udalak berretsi egiten du funtsezko printzipio demokratiko guztiekiko konpromisoa, eta elkartasuna adierazten die Catalunya-ko herriari, eta baita demokraziaren aurkako errepresio politikoa -Espainiako Gobernuak gidatutakoa- pairatzen diharduten pertsona eta erakunde guztiei.
  4. Lazkaoko Udalak dei egiten du Kataluniako herriaren asmo demokratikoaren adierazpena ahalbideratzea eta erabakiak errespetatzea.