Albisteak

Lazkaoko Udalak prestatu du 2017-2018 denboraldirako kirol eskaintza. Aurten, gainera, aurreratu egingo da ikastaroen hasiera eguna. Orain arte, urrian hasten baziren ikastaroak, aurten irailaren 18ra aurreratu dira. Haurrentzako ikastaroak urrian hasiko dira: funkya, gimnasia erritmikoa eta igeriketa.

Guztira, helduentzako 11 ikastaro prestatu dira. Horien artean, aurten lehen aldiz eskainiko direnak ere badaude: ziklo indoor eta bodytraining ikastaroak. Bi ikastaroei buruz gehiago jakiteko edo hobeto ezagutzeko proba egunak ere zehaztu dira. Doakoa izango da saio hauetan parte hartzea:

  • Irailak 18, astelehena:

                - 18:00: Ziklo indoor
                - 18:30: Aerofit

  • Irailak 19, asteartea:

                - 09:00: ziklo indoor
                - 18:30: bodytraining

Bestalde, ikastaroetan hainbat aldaketa ere eman dira: Aerobik ikastaroa Aerofit izatera pasa da aurten. Musikaren erritmora ariketa aerobikoak eta koreografiak landuz norbere gorputzarekin egindako indar jarduerak uztartzen ditu aerofitak. Eskolak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, 18:30ean.

Ikastaroetan izena emateko edo informazio gehiagorako gerturatu kiroldegira edo deitu 943 08 51 93 telefono zenbakira. Honakoa da kirol ikastaroen eskaintza: