Albisteak

Lazkaoko San Prudentzio kaleko 15 eta 23 zenbakien artean egin behar diren lanak martxan daude. Oinezkoei lehentasuna ematea eta kaleari izaera urbanoagoa ematea dira lanen helburuak, eta horretarako oinezkoen bideak egokituko dira. Behin lanak amaituta, Ibilgailuen eta oinezkoen arteko elkarbizitza hobetuko da.

Obra honen barne argiteria berrituko da eta led motako argiak jarriko dira. Euri uren eta ur zikinen sareak ere berritu egingo dira. Zoruari dagokionez, errepidea eta espaloiak kota berean jarriko dira eremuko irisgarritasuna hobetzeko. Lanek hiru hilabeteko epea izango dute.

Lanen aurrekontua 339.288,22 eurokoa da. Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak zehaztutako hitzarmena tarteko, aldundiak lanak finantzatuko ditu. 158.992 euro jarriko ditu Foru Aldundiak.