Goieki Goierriko garapen agentziak urtero antolatzen duen Enpresa Ekimen Berrien sariketa egin du Beasainen. Lehiaketak 20 urte daramatza martxan, eta helburua da eskualdeko enpresek eta sustatzaileek izan ditzaketen ideiak azaleratzea eta enpresa bihurtzeko tresna bat izatea. Helburu honi gehitzen zaio eskualdean enplegua eta aberastasuna sustatzeko Goiekik duen nahia eta ardura.

Aurtengo ekitaldian guztira 11 proiektu aurkeztu dira eta saridunak honakoak izan dira:

  • Enpresa ekimen berriko proiektu onena: ERASIGHT proiektua. Enpresa berri honen sustatzailea Anaitz Goia segurarra da eta helburua da Goierri eta Euskadiko enpresa ehunean datuen azterketa aurreratuen zerbitzuak eta “business intelligence” eskaintzea.
  • Enpresan egindako proiektu berritzaile onena: Arrano. Tentsio baxu eta erdiko mator eta sorgailuen mantenu aurreratikoak, prebentiboak eta zuzenketak egiten ditu. Enpresan egindako berrikuntza prozesuan hainbat proiektu landu ditu, zehazki produktuan, zerbitzuan eta enpresaren kudeaketan.
  • Ekintzailetza proiektu garapen onena: Olaran. Goierri Eskolak, Lortekek eta Goiekik bultzatuta Goierri Eskolako Administrazio eta Finantzatako Goi Mailako Zikloan kultura ekintzailtza sustatzeko asmoz ikasturte honetan ikasleak eta enpresak harrermanetan jarri dituzte, enpresak zehaztutako gai baten inguruan bideragarritasun plan bat zehazteko. Guztira lau proiektu landu dira eta Olaran proiektua izan da saritua. Beasainen kokatzen den Olaran eraikinaren bideragarritasuna aztertu dute.

Enpresa Ekimen Berrien sari banaketa Ekintzaileen Eguna ospatzeko ekitaldia izan da, eta aurten hitzaldia ematen Jon Gorrotxategi izan da, AMPO enpresako presindetea. AMPO-ren nazioartekotze esperientzia eta ETEentzako aukerei buruz aritu da.

Urtero bezala ekitaldi hau babestu dute honako enpresek: Aluminox, Arri, Cons. Electricas de Gipuzkoa, Doilan-Tegia, Ederfil, Ezarri, Goilaser, Guerra Hnos, Gune mekanizatuak, Modube, Prodema, Talleres Jaso, Irizar, Ampo, Orkli, Goilan, Hine, Praxair, ArcelorMittal Olaberria, Indar, Goierri Beheko Industrialdea, Tacticco, Goieriko Hitza eta Goierri Telebista.