2017ko urtarrilaren 31an herri baratze urbanoak erabiltzeko lizentzien iraunaldia amaitzen dela kontuan hartuta, Alkatetza honek, 2017ko urtarrilaren 10eko Ebazpen bidez deialdi berria egitea ebatzi da.

Interesa duen orok bere eskaera aurkeztu ahal izango du udaletxean, eredu ofizialaren bidez eta ondorengo dokumentazioa erantsiz:

N.A.N. edo ordezko agiri legalaren fotokopia.

Lazkaoko herri baratze urbanoak kudeatzeko araudiko 10. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea egiaztatzen duten dokumentuak edo zinpeko aitorpena.

Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 20an, eguerdiko 12:00tan amaituko da.

Herri baratze urbanoen erabilera lizentzien onuradun izateko beharrezkoa da, beste zenbaiten artean, Lazkaoko udalerrian erroldatuta egotea.