Iturgaitzagako Urbanizazio lanen barne, Hiribarren kalean asfaltatze lanak burutu ahal izateko egin behar diren prestaketa lanak direla eta datorren astelehenean, abenduaren 12an hasi eta abenduaren 23 arte Hiribarren kalea erabat itxiko da trafikoarentzat.

Trafikoari dagokionez, Hiribarren kalean egin beharreko lanak direla eta bi errailak erabat itxiko dira eta Lazkaorako sarrera irteerak Iturrialdea kalean egokitutako bide berritik egin beharko dira.

Sortu daitezkeen eragozpenak ahalik eta eramangarrienak izan daitezen, Udaletik dei egiten dugu, ipinitako seinalizazioari kasu egiteko, abiadura errespetatzeko, eta ahal den neurrian, herriko sarrera irteerak egiterakoan Ataun aldeko sarbidea erabiltzeko.