Felix Urkola Lazkaoko alkateak eta Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol diputatuak lan hitzarmena berretsi zuten astelehen honetan, hilak 4. Hala, 2014-2016 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planeko diru laguntzak emateko oinarriak onartu ziren, eta egindako bisitan egin diren berritze lanak egiaztatu ahal izan zituzten.

 

150.000 eurotako diru laguntza bideratu da Joxemiel Barandiaran kiroldegiaren berrikuntzetara, obren aurrekontuaren erdia hain zuzen. Gainera, 2008/2010 denboralditik 3,5 milioi inbertitu dira lau fase izan dituen proiektu horretan. Aurrera begira ere lankidetza sustatzeko nahia azpimarratu zuten bai Felix Urkolak eta Denis Itxasok.

Hitzarmen horren xedea izan da lankidetza esparrua ezartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lazkaoko Udalaren artean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2014-2016 aldiko ekipamendu planean aurreikusitako “Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegiko birmoldaketa, handitze eta birgaitze lanen 4. fasea” izeneko proiektua burutzeko.

Felix Urkolak azpimarratu du lan horiek zerbitzuaren hobetzea eragiten dutela eta Denis Itxasok berak gogorarazi zuen aurrera begira Gipuzkoako Lurralde Historikoan indarrean dauden kiroldegien birgaitza lanei ekingo zaiela, berriak egin beharrean.

contentmap_plugin