• Bereizgarri hau duen hirugarren saltokia da Lazkaon, Koboloi eta Miszelania dendekin batera.
  • Programa honen helburua da zerbitzuaren praktika onak, eskaintza bereizia eta arreta pertsonala erakustea, kalitatezko merkataritza lehiakorra sustatzeko asmoz.
  • Kepa Zubiarrain, alkatea: “Gure Legealdi Plangintzan jaso dugun ildo estrategiko nagusienetako bat da herriaren garapen ekonomikoa sustatzea. Ezinbesteko aktore dira herriko merkataritza eta zerbitzuen sektorearen parte diren agente guztiak. Bertan eta bertakoa kontsumitzeak herria bizi mantentzen laguntzen du, gurean aberastasuna sortu eta ongizatea mantentzen. Singular Dendak egitasmoak bat egiten du guztiz helburu horrekin”.

Maitte saltokia “Singular Denda” izendatu berri du Gipuzkoako Merkatarien Federazioak. Bereizgarri hau duen hirugarren saltokia da Lazkaon, Koboloi eta Miszelania dendekin batera.

Gipuzkoako Merkatarien Federazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta hainbat udalen laguntzarekin, “Singular Dendak” abian jarri zuen pasa den legealdian eta bere hastapenetatik Lazkaoko Udalak apustu irmoa du ekimenarekin. Programa honen helburua da zerbitzuaren praktika onak, eskaintza bereizia eta arreta pertsonala erakustea, kalitatezko merkataritza lehiakorra sustatzeko asmoz. Gaur egun 150 denda inguruk dute Singular zigilua Gipuzkoan.

Kepa Zubiarrain alkateak nabarmendu duen eran, Lazkaoko Udalaren helburua herritarren bizi kalitatea bermatzea da eta horretarako ezinbesteko da herriaren garapen ekonomikoa sustatzea. “Gure Legealdi Plangintzan jaso dugun ildo estrategiko nagusienetako bat da. Ezinbesteko aktore dira herriko merkataritza eta zerbitzuen sektorearen parte diren agente guztiak. Bertan eta bertakoa kontsumitzeak herria bizi mantentzen laguntzen du, gurean aberastasuna sortu eta ongizatea mantentzen. Singular Dendak egitasmoak herriko saltokian jarduna goraipatu eta bereizi egiten ditu. Herriko eta eskualdeko merkataritza indartzea da asmoa, tokian tokiko aberastasunak eta bereiztasunak agerian jarriz. Ez daitezela herri denak eta kale denak berdinak izan. Denda berezi asko daude, bereiztasun hori mantentzeko gogor lan egiten dutenak, eta horiek nabarmendu nahi ditugu Lazkaon. Horretarako, pertsonak, komertzioa, produktua eta komunikazioa alorretan lan egin dute ‘Singular Dendek’, tartean Precoicinados Maittek. Gainera Singular Dendak programak eskaintzen dituen formazio saioetan ari dira lanean beste hainbat saltoki ere Lazkaon eta bidelagun izango gaituzte”.

Udalak zoriondu nahi ditu ‘Singular Dendak’ zigilua lortu duten eta jada baduten saltokiak, bereziki Precocinados Maitte, eta animatu formakuntza jasotzen ari direnak egun.

Maite FMG