Albisteak

  • Bakarrizketa ikuskizunaz gain, ‘Abominable’ eta ‘Mientras dure la guerra’ filmak, Kantaka abesbatzaren kontzertua Lazkaoko II. Musika Zikloaren baitan, eta Zumarraga-Gabiria-Ormaiztegi mendi irteera ere izango dira.

Antzerkia, zinea eta natur-ibilaldiek osatuko dute asteburu honetako Lazkaoko aisia eta kultur eskaintza.

Ostiralean, azaroak 15, taularatuko da lehena, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen ‘Bakean dagoena bakean utzi’ bakarrizketa. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Arerian. Ikuskizuna elkarrekin lotzen diren elkarrizketek osatzen dute. Bertan, euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletzen dituztelarik, betaurreko umoreak jantzita: euskalkiak, amatasuna, gorpuzkerak, euskarakadak… Bakean dagoena bakean uzteko ez daude prest!

Zine eskaintzak hartuko du lekukoa larunbatean astelehena bitarte. Bi film ikusteko aukera izango da: bat haurrentzat, ‘Abominable’, eta bestea ‘Mientras dure la guerra’ helduentzat. Honako ordutegia du:

Mientras dure la guerra

Azaroak 16, larunbata: 19:30 / 22:00.
Azaroak 17, igandea: 19:30.
Azaroak 18, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.

Abominable

Azaroak 16, larunbata: 17:00. 2D-3D.
Azaroak 17, igandea: 17:00. 2D-3D.

Iganderako Kantaka abesbatzak kontzertua antolatu du Lazkaoko II. Musika Zikloaren baitan. Arratsaldeko 19:30ean izango da San Migel parrokian eta ‘Misa de Coronación de Mozart’ eskeiniko dute. Gainera, goizez, Zumarraga-Gabiria-Ormaiztegi mendi irteera izango da. Goizeko 9:00etan irtengo da taldea Lazkaoko Plazatik. Nahi duen oro gonbidatua dago.

Untitled design