Albisteak

  • Frontoia eta udaletxe arteko eremua bere osotasunean berrurbanizatuko da, galtzada zein saneamedu sarea, oinezkoentzako kale bilakatuz eta trafikoa bertako komertzioetako zamalanetara mugatuz.
  • Aurrekontua, BEZ barne, 277.013,17 eurokoa da. Lanek 3 hilabete irautea dago aurreikusia.
  • Obrak dirauen bitartean Uhaitz 2tik Elosegi 18ra arteko bidea, gaur egun karga eta deskargarako bakarrik erabiltzen dena erabat moztuko da. Uhaitz 1 eta 2 eta Elosgi 2 eta 5 etxeetarako karga eta deskarga burutzeko Uhaitz kaleko sarrera erabili beharko da eta ondoren Elosegi 2tik atera. Gainontzekoentzat udaletxearen alboan gune bat egokituko da.

Lazkaoko Udalak Elosegi kalean frontoia eta udaletxe arteko eremua berrituko du. Datorren astelehenean, azaroak 11, hasiko dira lanak eta eremua bere osotasunean eraberrituko da, galtzada Udaletxeko plazarekin integratuz. Trafikoa karga eta deskargako une puntualetara mugatua geratuko da.

Aktuazio honekin oinezkoentzako eremu zabala lortuko da, eta oinarrian, Lazkaoko erdigunearen bizi kalitatea hobetuko duena. Lanek eremu osoa kaler bakar eran birsortzea ahalbidetuko dute, galtzadan maila aldaketarik gabea. Oinezko mugikortasunari ematen dio lehentasuna, kalea paseatu, jolas egin edota inguruko saltokietan erosketak burutzeko espazio eroso bilakatuz.

Galtzada osoa altxatuko da, gaur egungo espaloien pare utziaz eta harrizko adokinarekin zolatuko da. Gaur egungo espaloien zintarriak mantentzen dira.

Saneamendu sarea ere berrituko da, fekalak zein euri uren hoditerua. Kolektoreak berritzeko premia nabarmena dago eta gainera, egun, badira puntu zehatzak non euri urak fekalen sarera bideratzen direnak. Arazo guzti horiek konponduko dira sare separatiba berri bat sortuz, fekalen zein euri urentzako hodi bana ezarriz.

Lanaren lehen fasea garatuko da orain: oinezkoentzako eremua urbanizatuko da eta Udaletxeko plaza zabaltzeko lanak burutuko dira.

Aurrerago inprimakidun asfaltoa ezarriko da, Elosegi kaleko ibai alboko beste aldeari jarraipena emanaz.

Aurrekontua, BEZ barne, 277.013,17 eurokoa da. Lanek hiru hilabete irautea dago aurreikusia.

Obrak dirauen bitartean Uhaitz 2tik Elosegi 18ra arteko bidea, gaur egun karga eta deskargarako bakarrik erabiltzen dena erabat moztuko da. Uhaitz 1 eta 2 eta Elosgi 2 eta 5 etxeetarako karga eta deskarga burutzeko Uhaitz kaleko sarrera erabili beharko da eta ondoren Elosegi 2tik atera. Gainontzekoentzat udaletxearen alboan gune bat egokituko da.