• Azaroaren erdira arteko epea egongo da laguntzak eskatzeko.

Euskarazko eskoletara joateagatik diru laguntzak emango ditu aurten ere Lazkaoko Udalak. Azaroaren 15a arteko epea egongo da laguntzak eskatzeko. Honako baldintzak bete beharko dira laguntzak jasotzeko:

  • Ikastaroa hasterako Lazkaon gutxienez urte bete edo gehiagoz erroldatuta egotea eta behin betiko izaera izatea.
  • Eskoletara gutxienez %80ko asistentzia izatea.
  • Ikastaroa euskaltegi homologatu batean egitea.
  • Beste inolako erakundeetatik diru laguntzarik ez jasotzea.

Langabeek matrikula kostuaren %100a jasok dute, diru laguntzen deialdiko partidan esleitutakoa iritsiz gero. Jubilatuek matrikularen kostuaren %100a jasoko dute baldin eta 1.000 euro baino pentsio baxuagoa jasotzen badute.

Gidabaimena euskaraz

Halaber, gidabaimena euskaraz ateratzeagatik ere emango ditu laguntzak udalak. Laguntzen eskaerak aurkezteko epea irekita dago abenduaren 31ra arte. Lazkaotarrei bakarrik zuzendutako laguntza da.