• Ordainketa helbideratua dutenei zuzenean kobratuko zaie tasa bakoitzean zehaztutako egunean.

2019 urtealdiari dagokion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskalean zehaztu eran, Lazkaoko Udalak ekitaldia itxitzeko azken zergen kobrantza epeak eman ditu ezagutara, zehazki: ura, hondakin bilketa eta Ekonomia Jardueren Gaineko Zergarena.

  • Uraren gaineko zergaren kobrantza epea irailaren 25etik azaroaren 10a bitartekoa izango da. Ordainketa helbideratua dutenei urriaren 11n kobratuko zaie.
  • Hondakin Bilketa zergaren kobrantza epea urriaren 10etik azaroaren 25a bitartekoa izango da. Ordainketa helbideratua dutenei urriaren 21ean kobratuko zaie.
  • Ekonomia Jardueren Gaineko Zergaren kobrantza epea urriaren 1etik azaroaren 11 bitartekoa izango da. Ordainketa helbideratua dutenei azken egunean, hau da, azaroaren 11n kobratuko zaie.

Edozein zalantza argitzeko Udalera bertara daiteke, 943 08 80 80 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat idatzi.