Albisteak

Lazkaoko Udalak ez ohiko osoko bilkura egingo du bihar, osteguna, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.

Honakoa izango da gai ordena:

  • Alkateorde eta Tokiko Gobernu Batzarraren osaketari buruz Alkatetzaren ebazpenen berri ematea
  • Udal talde politiko eta bozeramaileei buruz aurkeztutako idatzien berri ematea
  • Lazkaoko Udalaren arduraldien eta ordainsarien araubidea
  • Talde politikoen eta zinegotzien ekonomi asignazioak
  • Osoko bilkuraren aldizkotasuna eta egite ordua
  • Batzorde informatzaileen sorrera eta batzorde horietako presidenteen izendapena
  • Udalak parte duen erakundeetan udal ordezkariak izendatzea.