Albisteak

San Joan bezpera ospatuko da igandean Lazkaoan.

Buruhandiak egongo dira arratsaldean, 18:30ean hasita, eta gauean San Joan bezperako sua. 22:00ak inguruan piztuko da sua.

Aurten, gainera, San Joan suaren bueltarako emanaldi berezia prestatu dute Kantakak, Lazkao Txiki Musika Eskolak, Oin Arinek eta hainbat herritarrek.