2019ko ekitaldiari dagokion Iparra-Hegoa lankidetza programak antolatu eta garatzeko diru laguntzak emango ditu aurten ere Lazkaoko Udalak.

Uztailaren 1era arteko epea dago eskaerak egiteko. Eskaeraren inprimakia udaletxean aurkeztu beharko da, eskatzen duen erakundea ordezkatzeko lege-gaitasuna duen pertsonak sinatuta eta proiektu bakoitzari buruzko informazioa behar bezala beteta. Eskaera inprimakia udaletxean eskura daiteke.

Eskaera egiterakoan, ekintzaren edo programaren proiektu zehatza aurkeztu beharko da: zein helburu dituen, nori zuzenduta dagoen eta horien ezaugarri sozio-ekonomikoak eta geografikoak, ekintzen edukia, parte hartzearen aurrekariak, programaren ardura duen ordezkariaren edo erakundearen datuak eta proiektua gauzatuko den epea.