Datorren asteartean, otsailak 5, "Pumori, mendiaren alaba" filma ikusi ahalko da Lazkaon.

Emanaldia 20:15ean izango da, Arerian, eta sarreraren kostua 5 eurokoa izango da. Bildutako dirua SOS Himalaya erakundearentzat izango da.

2001ean Pumori mendian hildako euskal mendizaleei omenaldia egin eta Suku Maya gazte nepaldarrari laguntzeko egindako filma da. Baleukok ekoitzi du, Alex Txikon mendizalearen laguntzarekin. Himalayara joandako gazte haien esperientzia ezagutzea, haiek omentzea eta SOS Himalaya erakundearen bidez Maya gazteari laguntzeko egindako proiektua da.