Bihar, asteartea, Lazkaoko udaletxean egingo da ekintzailetzari eta autoenpleguari buruzko jardunaldia, 09:30ean hasita.

Nahi duenak izena emateko aukera du oraindik, udaletxera gerturatuta, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidalita, edo 943 088 080 telefonora deituta. Saioak 3-4 orduko iraupena izango du.

Enpresa berri bat sortzerakoan kontuan izan behar diren hainbat alderdi eta jarraitu beharreko pausoak zein diren landuko dira jardunaldian. Iragest Cogerencia enpresako Ignacio Ruiz de Alegria enpresa kudeaketan adituak gidatuko du saioa.

Ikastaroak bi helburu ditu. Batetik, parte hartzaileek ikusi eta esperimentatu dezatela ekintzailetasuna ere lan munduan txertatzeko aukera interesgarria eta aberasgarria dela. Eta, bestetik, norberaren gaitasunak eta indarrak negozio ideia batera bideratu daitezkeela ikustea.