Bihar, urriak 20, hasiko da Lazkaoko Gaztelekuan denboraldi berria. Urtero bezala, larunbatero eta igandero egongo da irekita, 16:00etatik 20:00etara.

Gaztelekuko aisia zerbitzua 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzenduta dago.

Herriko gazte guztiek elkartzeko leku eta denbora bat konpartitzeko aukera dute zerbitzu honen bidez. Bi hezitzaileren laguntzaz, arlo ezberdinekin lotura duten ekintzak, jolasak eta jarduerak egiten dituzte, eta tarteka irteerak ere bai. Bi begiraleren gidaritzapean, errespetua, berdintasuna, taldean aritzea, parte hartzea eta antzeko baloreak lantzen dituzte Gaztelekuan.

Ekintza horietan parte hartu nahi duten gazteek Gaztelekura gerturatu behar dute zuzenean, zehaztutako ordutegian.