Gurutze auzoko urbanizazio proiektuaren barruan, fase berri bati ekin nahi zaio: Gurutze 1-2 eta Hirigoien 14-18 inguruko eremuetan lur azpiko garajeak eraiki eta urbanizazioa berritzeko lanak egin nahi dira.

Guztira, 34 garaje eraikitzea jasotzen da proiektuan. Garajeen salmenta prezioa 21.500+BEZ (%21) izango da.

Lazkaoko Udalak lehiaketa publikoa egin du garajeak eraikitzeko eta gainazaleko urbanizazioa berritzeko lanak esleitzeko. Murias enpresa aurkeztu da, eta bera izango da lanak egingo dituena. Murias enpresa izango da garajeen salmenta kudeatuko duena. Beraz, Gurutzen egingo diren garajeetako bat erosi nahi duenak, Muriasek martxan jarri duen izen-emate prozesuan eman beharko du izena, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezua bidalita edo 943 46 70 00/696 18 76 61 telefonora deituta. Izen-ematerako prestatu den orria bete eta udaletxean ere eman daiteke izena. Prezesua lantzeko garaian eginiko galdeketetan izena eman dutenek ere, oraindik interesarekin jarraitzen badute, berriz ere izena eman behar dute.

Izena emateko azken eguna irailaren 27a izango da.

Urbanizazio lanak ere MURIAS enpresak egingo ditu. Kasu honetan, ordea, lan horien kostua Lazkaoko Udalaren gain egongo da. Urbanizazio lan horien kostua 816.000 euro ingurukoa izatea aurreikusten da. Behin lanak hasitakoan, lanen iraupena 9 hilabete ingurukoa izatea aurreikusten da.

Hurrengo 2 hilabetean salmenten %75 gauzatuko ez balira, MURIASEK proiektua bertan behera uztea eska dezake. Hala gertatuko balitz, garajeak eraikitzeko eta urbanizazio proiektua egiteko udalarekin duen konpromisoa eten egingo litzateke. Izena eman duten guztien artean zozketa publikoa egingo da garajeak esleitzeko (esleipen prozeduraren xehetasunak, zozketa ekitaldian bertan argituko dira, zozketa egin aurretik).

Honakoak dira garajeak eskuratu ahal izateko bete beharreko baldintzak:

  • Lazkaon erroldatua egotea
  • Lazkaon erroldatua ez egotea, baina Lazkaon garatzen den jarduera komertzial edo profesional baten titular izatea.
  • Eskainitako plaza guztiak beteko ez balira, bigarren txanda batean, baldintza hauek betetzen ez dituzten pertsonek, aukera izango lukete garaje bat eskuratzeko.

Lehen txanda batetan eskatzaile bakoitzak, gehienez ere garaje bat eskuratu ahal izango du. Lehen txanda horretan eraiki behar diren garaje guztiak salduko ez balira, hala nahi duenak aukera izango du bigarren garaje bat eskuratzeko.

Ordainketa modua:

  • %10 arra edo erreserba kontratua sinatzerakoan.
  • %10 salerosketa kontratu pribatua sinatzekoan.
  • %80 eskritura publikoa sinatu eta garajea entregatzerakoan.

Deskargatu hemen izen emate orria