Asteburu honetan ospatuko dira Gurutze auzoko festak, eta hori dela-eta, hainbat aparkaleku libre uztea beharrezkoa da.

Hala, Hirigoien 24 eta Gurutze 4 atarien arteko aparkalekuak libre utzi behar dira ostegunerako (irailak 6), 08:00k baino lehen. Festak amaituta, astelehen arratsalderako (irailak 10) aparkalekuak erabiltzeko moduan egongo dira berriz.