Albisteak

Lazkaoko Udaleko Berdintasun arloak herritarrak gonbidatu nahi ditu martxoan kaleratuko den kartela osatzen parte hartzeko. Martxoaren 8a aitzakia hartuta prestatzen ari diren jardueren artean egingo da ekintza ireki hau.

Kartelean esaldi, titular, irudi eta egunero nonahi irakurtzen diren mezu sexistak ikustarazi nahi dira. Mezu horiek existitzen direla eta horietaz jabetzea da ariketaren helburua. Adibide gisa, urtarrilaren 12an edizio digitalean kirol egunkari batek argitaratutakoa: lau aktorek ingelesa ikasteko ikasgela berdinean topo egin dute. Bi dira gizonezkoak eta beste biak emakumezkoak. Egunkariaren esanetan: “Bi aktore eta Real Madrileko bi jokalarien andregaiek egin dute topo ikasgela berean”. Emakumeak ofiziorik gabe utzi dituzte: bi jokalarien andregaiak besterik ez dira.

Berdintasun batzordean hainbat eragile eta herritar elkartzen ari dira eta herritar guztiei aipaturiko gaia lantzeko laguntza eskatu nahi diete. Esaldia edo irudia/argazkia non ikusi den azalduz korreo elektronikoz bidali behar da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera otsailaren 20rako. Ondoren jasotakoak aztertu, kartela egin eta martxoan herriko hainbat lekuetan jarriko da jendeak ikusi, irakurri eta azaldutakoen inguruan hausnarketa eragiteko.