Bihar ospatuko den San Bosko egunaren atarian, Lazkaoko, Beasaingo eta Ordiziako Udaltzaingoak herri horietako ikastetxeetan izan dira aste honetan zehar, alkoholaren kontsumoari buruzko tailer bat eskaintzen.

Hiru udalek urtero elkarrekin egiten duten ekintza da, eta gazteei alkohol kontsumoari buruzko oharrak ematea da helburua.