Gabonetako kanpainaren antolaketa martxan, Udala eta Lazkaon merkataritza elkartearen artean

Gabonetako aisialdi zerbitzuan izena emateko epea azaroaren 14tik aurrera irekita.

 

Gaur, azaroak 10, osteguna, Hiribarren 10etik hasi eta Senpere arte, Senpere, Hiribarren atze eta Ibabe auzoetan barne, arratsaldeko 17.00etatik 20:00etara ur mozketa izango da, Iturgaitzagako ur sarearen berrikuntza dela eta.

Barkatu sor ditzazkeen ergozpenak !

Lazkaoko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eta Konectiaren eskutik, formakuntza ikastaro berri bat Lazkaon antolatzeko aukera izan du. Ikastaroaren Izena: LEIALTZE PLANA 2.0

Ikastaroaren helburu nagusia giza sareen bidez bezeroak leialtzeko teknikak erakustea da. Astelehenetik hasita Lazkaoko 13 merkatari ikastaroan parte hartzen ari dira.

2016ko azaroaren 17tik abenduaren 2ra, Kulur Etxeko erakusketa gelan "80ko hamarkada Euskal Herrian Politika, Gizartea, Kultura" erakusketa erakusgai izango da. Ordutegia 16:30etatik 19:30etara, astelehenetik ostiralera

Joxemiel Barandiaran udal kiroldegian gimnasia erritmikako talde berri bat martxan jartzera doa.

Kultur etxean gazteleku zerbitzua datorren asteburuan jarriko da martxan, larunbat eta igandeetan arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, eta 12-17 urte bitarteko gaztetxoentzat.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoan kokatuta dauden hiri ondasun higiezinen balio katastralak berrikusteko lana bukatu du duela gutxi.

Adierazitako erakundeei eta zehazten diren proiektuengatik, zerrendatzen diren dirulaguntzak ematea:

DOA, Denok Osasunaren Alde: Beni departamentuko (Bolivia) osasun sistema sendotzea - 10.000,00 €

Ilargi Beltza Elkartea: Nagaroteko (Nicaragua) desnutrizio kronikoa errotik ateratzea - 3.000,00 €

Donostiako Elizbarrutia: N’Daliko Aita Pio ospitaleko sendagileen prestaketa (Benin) - 17.800,00 €

Mundu solidarioa helburu: Diriamban (Nicaragua) gaitasun urriak dituzten gazteen integrazioa lortzea - 1.400,00 €

Baltistan Fundazioa: Hushéko (Pakistan) emakumeen eta jaio berrien oinarrizko osasun baldintzak hobetzea - 1.800,00 €

Lankidetzarako Ingeniaritza: N’Dalin lehen mailako irakaskuntzarako eskola eraikitzea (Benin) - 3.500,00 €

Bakerako Lankidetza Batzarra: Chimaltenango 7 emakume indigenen eta beraien familien baldintzak hobetzea (Guatemala) - 5.000,00 €

Derandein: Turkanako (Kenia) gazteen enpoderamendua, formakuntza eta lanbide gaitasunaren bidez - 1.500,00 €

Donostiako Elizbarrutiko Misio Ordezkaritza: Masakako eskolan liburutegia eraikitzeko egitasmoa (Ghiara) - 6.500,00 €

Bikarte: Minskeko ospitale onkologikoan haurrentzat aldi bateko etxebizitzak ezartzea (Bielorrusia) - 1.500,00 €

ZERGAK ETA TASAK

Atzoko Osoko Bilkuran 2017. urterako Zerga eta Tasak onartu ziren.

Orokorrean 2016ko berdinak mantentzen dira. Aldaketa nagusienak, Zergei dagokienez, OHGZ edo kontribuzioan, eta Tasetan berriz, zaborra, ura eta kiroldegiko zerbitzuetan izango dira.

Atzoko Osoko Bilkuran 16.H.J.A. ko "San Prudentzio Ermita” 2 partzelen Xehetasun Azterketari behin betiko onarpena eman zitzaion

 

Herriko parke, plaza, kale desberdinetan, neguari begira kimeketa lanak burutzen ari dira eta horretarako darabilten grua eta lanean ari diren gunea hesituta izateak, zenbait eragozpen eta traba sor diezaguke oinezkooi.

Beraz barkemena eskatzen dizuegu !

 

Niko Etxart kantariak azaroaren 11n, ostirala, Areria kultur gunean kontzertua eskainiko du gaueko 22:00etan

Sarrerak (7.- €tan) Udaletxean salgai daude eta egunean bertan leihatilan.

 

Agauntza errekako huntzak ere udazkenean garaiko kolore gorria hartzen du 

Joan den larunbatean haurren II. mendi duatloa ospatu zen, guztira 80 bat neska - mutilek parte hartu zuten. Bertan ez zen inolako sailkapenik egin helburua parte hartzea zelako. Kategoria benjamin, alebin eta infantilek parte hartu zuten.

Gaur udaletxean merkatarien udazkeneko kanpainaren azken zozketa egin da, eta bertan Lazkaoko jatetxe batean otordu bat egiteko txartelak banatu dira, honako hiru lagun hauei:

- Ane Lore Estala

- Itziar Arratibek

- Beatriz Hernandez

 

Zorionak !

Ipuin kontaketa udal liburutegian, urriraen 21ean, ostirala

Aesopo,s fables (ingelesez)

5-9 urte bitartekoentzat

2016ko 2. lauhilabeteari dagokion uraren helbideratutako erreziboak urrairen 13an pasako dira kontu korrentetik.

Gaur eman dio hasiera Lazkaoko Pausokak Lazkao plazatik abiatuta. Bertan 40 bat lagunek parte hartu dute eta hiru ibilbide desberdin egin dituzte.

Lazkaon erosteagatik udazkeneko kanpainaren 2. zozketa egin da eta e-book batekin sarituak hauexek izan dira:

 

  • Maribel Arratibel
  • Maite Garmendia
  • Marimar Angulo

 

Uztailaren 2an Lazkaon ospatu zen Aspanogiren (Minbizia duten haurren gurasoen elkartea) aldeko jaialdian ateratako dirua (25.289.- €)entregatu diote antolatzaile eta Ner-group-eko ordezkariek Aspanogi elkarteari.