• Mota guztietako ikusleentzako pelikulak izango dira.
  • Peito Castelo eta Alex Mendizabalen erakusketa kontzertatua 12:00etatik 20:00etara egongo da ikusgai eta sarrera doakoa izango da.
  • 2020 eta 2021ean 24 eskaera egin ziren autoa eta motorra gidatzeko baimena euskaraz ateratzeagatik dirulaguntzak jasotzeko.
  • Arratsaldeko 17:00etan izango da. Aforoa mugatua egongo da: 40 haur eta guraso 1 lau umeko. Liburutegian bertan aurrez izena ematea gomendatzen da.

Datorren ostegunean, martxoaren 31n, 18:30ean, Lazkaoko Udalak martxoko ohiko Osoko Bilkura egingo du ondorengo gai zerrendarekin:

  • Arratsalderako antolatu da ekintza, eta 8-12 urte bitarteko umeentzat dago bideratuta.
  • Kiroldegiko bazkideek martxoaren 28tik 30era bitartean lehentasuna izango dute izena emateko; hilaren 31tik aurrera edonork eman ahalko du izena.
  • Bideak 840 metro inguruko luzera dauka eta inbertsioa 66.033,63 eurokoa izango da. Beasain, Ordizia, Olaberria eta Lazkaoko udalek finantzatuko dute.
  • Zinemarako sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.
  • Honelako azpiegiturak erabiltzeko eskaera burutu behar da Udalean apirilaren 8a baino lehen. Helburua da jaia era antolatuan burutzea, herritarrek era seguruan eta erosoan goza dezaten.
  • Petoen salmenta martxoaren 25ean eta 26an egingo da, Euskadi Plazan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
  • Zinemak bere ohiko jarduerarekin jarraituko du Areria Aretoan, astebururo bezala: ‘El triunfo’ eta ‘Súper… ¿quién?’ pelikulak eskainiko da.
  • Egonaldiak hamabostaldi naturalean egingo dira. Sarrera edo irteerek ez dute zertan hilaren 1, 15 edo hileko azkenengo egunarekin bat etorri.
  • Eskaerak 2022ko martxoaren 18a baino lehen burutu behar dira Gizarte Ongizate sailean.
  • Amalur Mendi Elkarteak antolatu du, eta mendiarekin zerikusia daukaten hiru ikus-entzunezko proiektatuko dira Areria Aretoan.
  • Lazkaoko Udalak eta Ukraina-Euskadi elkarteak kamioia bidali zuten atzo, martxoak 10, Ukrainara bidean, 8.500 kilo elikagai eta lehen mailako produktuekin.
  • Jasotako 2.000 kg arropa beste kamioi batean igorriko da eta bolondresak behar dira berau sailkatzeko.
  • Ohiko diru-laguntzez gain, ‘Ticketbai’ fakturazio sistema berrian aplikazioa euskaraz jartzeagatik laguntza emango du, eta baita ‘Goierriko Azoka’ plataforman parte hartzeagatik ere.
  • Errefuxiatuei harrera egiteko etxebizitza eskaini nahi dutenek Gizarte Zerbitzuetara email bat idatziz edo 943088080 telefonora deituz egin dezakete.
  • Igerilekura joateko hitzordu-erreserba mantendu egiten da, erabiltzaile ugarik hala eskatuta. Baita sauna, boulderra eta boxeo zakua erabiltzeko ere.
  • Zinemak bere ohiko jarduerarekin jarraituko du Areria Aretoan, astebururo bezala: ‘Un pequeño mundo’ pelikula eskainiko da.
  • Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.
  • 2021eko ohiko etxebizitzako hiri-lurren uraren, estolderiaren, zaborraren eta ondasun higiezinen gaineko zerga eta tasek % 25 eta % 100 arteko hobariak izango dituzte, familia-unitateko kideen eta diru-sarreren arabera.
  • Martxoaren 4tik (ostirala) 5era (osteguna) bitartean, lazkaotarrek lehen mailako produktuez eta jakiez osatutako 24 palet oso eman zituzten, 8,5 tonatik gorakoak. Era berean, 2.000 kg arropa baino gehiago batu ziren, antolatzaileek ezarritako aurreikuspenak gaindituz.
  • Lazkaoko Udalak 5 minutuko elkarretaratze isila deitu du datorren asteazkenean, martxoak 9, 12:00etan udaletxearen aurrean.